XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta eriotza urreratzen datorrkidala ezagutzen dedalako, goi-gauzetara oso emana eta nere pekatuetzaz negar egiñaz, bakar-bakarrik egon nai nuke; augatik anai Leonek ondo dirizkionean ogi pixka bat eta ura ekarriko dizkit bai, eta iñori nigana ezergatik ere urreratzen ez diozute utzi bearr, nerekikoa nere orrdez zeok egingo dezute.

Itz auek esanda bere onespena eman zien, eta besteak beren Aitaren aginduak betetzeko asmoz, beren geletara biurrtu ziranean, berau pago-ondoko gelatxora biurtu zan.

Andik egun batzuetara San Prantzisko, mendiaren izakera ta ango arrkaitzen zirrikituak gela-atetik gogarrtzen egonda gero, otoitzean asi zan, eta Jaungoikoak zirrikitu aiek Kristoren Nekaldi-eriotzean eginak zirala iragarri nai izan zuan, Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia, San Prantziskoren biotzean maitasunez, eta bere gorrputzean zaurien ezarrtzez an berriztu bearr zuan-da.

San Prantzisko irakaspen onetzaz goi-arrgitua gela barruan bereala sarrtuta iragarrpen aren ezkutukia gogarrtzen asi zan.

Eta andik aurrera San Prantziskok bere otoitz luzeetan goi-gozotazunak geiago gotzarrzen zituan, eta askotan Jaungoikoagan sentzugaldua egoten zan eta lagunak airean korde gabe jasoa ikusten zuten.

Jaungoikoak gogarrketa sentzu-galdu auetan etorrkizunak ezezik, bere praillien naiki ta gogorapenik ezkutuenak ere agerrtzen zizkion.

Anai Leonek au ondo ikusi zuan.

Bein diabruakin izugarrizko gogo-burruka zerabilkian, eta San Prantziskoren idazkitxo baten zale zan, au euki ezkero, kilika dana ezpada ere, zerbait gutxituko zitzaiola uste zuanda.

Nai au eukiagatik orrdea lotsaz edo begirunez San Prantziskori eskatzeko kemenik etzuan.

Baiña anai Leonek egin etzuana Espiritu Santuak iragarri zion (...).